- Mikel Urdangarin kantari bizkaitarrak kontzertua egingo du Urretxun. Izurdeen Lekua azken diskoa aurkeztuko du. Kontzertua ekainaren 12an izango da, 20.00etan, Urretxuko Aldiri kiroldegian. Sarrerak dagoeneko salgai daude, mikelurdangarin.eus webgunean eta Urretxuko Aizpurunea kultur etxean (11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara). Sarrerek 20 euro balio dute. Mikel Urdangarinek 25 urte daramatza musika munduan eta 16 disko kaleratu ditu azken mende laurden honetan.