- ETB1 telebista kateko Herri txiki, infernu handi saiokoak Urretxun egon ziren martxoan. Elkarrizketatuen artean, Mendizabal baserriko Itziar Sasieta, Motz tabernako Gaizka Oiartzabal Pitillo, Jesus Mendizabal saltseroa, Iñaki Akizu parrokoa, Egoitz Mujika Txiki auto gidaria eta Nadia marokoar jatorriko euskalduna daude. Urretxun grabatutako saioa igande honetan zen ematekoa, baina azkenean maiatzaren 30ean emango dute.