- Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteak oinarrizko argazkigintza digital ikastaroa antolatu du. Larunbata baino lehen eman behar da izena. Izena emateko Legazpiko kultur etxera jo behar da. Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek 50 euro ordaindu behar dute. Oinarrizko argazkigintza digital ikastaroa maiatzaren 10ean hasiko da eta maiatzaren 31n bukatu. Saioak astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dira, 19.00etatik 21.00etara. Ahal diren saio guztiak aire librean egingo dira.