- Asteartean CAF Elhuyar sariak banatu ziren, Ezagutza da txertoa lelopean. Zientzia kazetari-tzaren kategorian, Jon Urzelai Urbieta zumarragarrak aipamen berezia jaso zuen Pentsatu, ez sinistu irratsaioagatik. Irratsaio hau KKinzona irrati librean egin zuen, iazko abuztutik urrira bitartean, "sineskeri giroari aurre egiteko". Txertoei eta uhin elektromagnetikoei buruz hitz egin zuen, besteak beste.