- June Garitano eskia-tzaile urretxuarrak 18 urte azpikoen Espainiako txapelketa irabazi du, super-erraldoia eta konbinatua espezialitateetan. Txapelketa pasa den asteburuan jokatu da Andaluzian, Sierra Nevadako eski estazioan. Garitano Irimo eski klubeko kidea da. Oso umetatik emai-tza bikainak lortu ditu eta aurtengo neguan Espainiako selekzioarekin lehiatu da.