- Josu Garai argazkilari legazpiarrak Art nature liburua aurkeztuko du bihar, 19.00etan, kultur etxeko areto nagusian. Liburu honetan kultur etxeko erakusketa aretoan jarri dituen argazkiak jaso ditu. Erakusketak Zaindu. Inpresionismoari keinu bat du izena eta apirilaren 15a arte egongo da zabalik. Aretoa astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 17.30etik 20.30era.