- Urretxuko Udalak Gizarte Ekimena saileko dirulaguntza programak arautuko dituzten oinarriak eta abeltzain-tza eta nekazal jarduerak mantentzeko dirulaguntzen oinarriak onartu ditu.

Gizarte arloko laguntzei dagokienez, Udalak lau laguntza ezberdin emango ditu: gizarte arloan lan egiten duten elkarteei zuzenduak (aurrekontua 15.500 eurokoa da eta urtero hamar bat elkartek jasotzen dute laguntza hau), kooperazio internazionala bultzatzea helburu dutenak (aurrekontua 55.000 eurokoa da), udal tasak eta zergak ordaintzeko laguntzak eta gizarte bazterketa arriskuan dauden familientzako dirulaguntzak (20.000 euro).

Nazioarteko kooperaziorako laguntzei dagokienez, dirulagun-tzen %80 garapen bidean dauden herrialdeetan kooperazio egitasmoak aurrera ateratzeko da, %10 herriko kooperanteei bekak emateko eta %10 larrialdi egoeretarako.

Bazterketa arriskuan dauden familientzako laguntzei dagokienez, etxebizitza, hezkuntza eta garraio gastuetarako ematen dira, besteak beste.

Urretxuko Udalak nekazari eta abeltzainei ere lagun-tzak ematen dizkie, lehen sektorea sustatzeko. 2021ean 5.000 euro banatuko ditu. Ustiategi bakoitzak 2.000 euro jasoko ditu, gehienez.

Diru-laguntzak ugalketarako (15 euro abelburuko), behien lehen intseminazio artifizialerako (40 euro abelburuko), abelgorriei mikrotxipak jartzeko (40 euro abelburuko, gehienez), abelgorriei DNA probak egiteko (35 euro abelburuko, gehienez) eta albaitariari ordaintzeko izango dira.