- Igandean, Zinetxiki haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaldiko film laburrak emango dituzte Urretxuko Labeaga aretoan. Emanaldia 17.00etan izango da, 50 minutuko iraupena izango du eta 7 urtetik gorako haurrei gomendatua da. Sarrerek euro bat balio dute. Iran, Alemania, Espainia, AEB, Danimarka, Erresuma Batua eta Fran-tziako hamaika film labur emango dituzte.