Gipuzkoako Foru Aldundiak bidesariak ezarri behar ditu A-636 errepidean (Beasain-Bergara) eta bidesarien aurkako plataformak eta Hiru sindikatuak auto eta kamioi ilara antolatu dute larunbaterako. 9.00etan elkartuko dira Urretxuko Mugitegi industrialdean eta 10.00etan abiatuko dira. Ormaiztegitik Bergarara joan-etorria egingo dute.