- Zumarragako Udalak Klik eta jaso proiektua jarri du abian, larunbatetako azoka indar-tzeko egitasmoaren barne. Baserritarren txokoaren ondoan armairu bat jarri du, saltzaileek bezeroen enkarguak bertan utzi ditzaten. Hala, erosleak ondo datorkienean pasa ahal izango dira jasotzera.

Proiektua atzo aurkeztu zuten, Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza zinegotziak. “Azokak 60 postu inguru ditu eta 32k Klik eta jaso egitasmoan parte har-tzea erabaki dute. Proiektua aldundiari eta Goimeni aurkeztu genien eta 40.000 euroko diru-laguntza lortu dugu”, esan zuen alkateak.

Koronabirusak egitasmo honi bultzadatxoa eman diola gehitu zuen. “Koronabirusak saltzaileak eta erosleak WhatsApp bidez ere komunikatzea eta Bizum ere erabiltzea ekarri du eta hurrengo pausoa Klik eta jaso da”.

Maiza iritzi berekoa da. “Ekintza planean hartu-eman modu berriak jaso genituen eta koronabirusak hauen ailegaera azkartu du. Zumarragakoazoka.eus webgunean azokako postu guztien berri emango dugu eta egitasmo honetan parte hartzen dutenek telefono bidez saldu ahal izango dute, edozein unetan. Saltzaileak klabe bat du eta produktua armairuko kutxa batean uzten duenean, erosleari kutxa hori irekitzea ahalbidetuko dion klabea helduko zaio telefonora”.

Proiektu pilotoa da. Etorkizunean armairu gehiago jarri nahi dituzte gainontzeko merkatariek ere erabili ditzaten. Eta azokakoak arrakasta badu, hozkailuduna jarriko da.