- Igone Campos eskiatzaile zumarragarrak Boi Taullen jokatuko den Espainiako mendiko eski txapelketan parte hartuko du, Euskadiko selekzioarekin. Selekzioko hautatzailea Igor Altzelai legazpiarra da. Txapelketa gaur hasiko da eta igandean amaitu. Lau diziplina ezberdin izango dira jokoan: gaur errelebotako proba jokatuko da, bihar esprinta, larunbatean banakakoa eta igandean bertikala. Camposek azken proba honetan parte hartuko du.