- Gabonak direla eta, Legazpiko kultur etxea itxita egon da ostegunetik igandera bitartean. Aste honetan ere itxita egongo da ostegunetik igandera arte. Urtarrilaren 6an ere ez da irekiko. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian irekiko da. KZgunea, berriz, gaur, bihar eta etzi ere itxita egongo da.