Olentzerok gutunak jasoko ditu astelehenean

17.12.2020 | 01:10

urretxu – Urtero bezala, Urretxuko udal liburutegiak eskatuta, Olentzero etorriko da herriko haurren eskutitzak jasotzera. Ikazkina datorren astelehenean gerturatuko da Urretxura. Udaletxeko portaloian jasoko ditu haurren gutunak, 17.00etatik 19.00etara, hain zuzen ere. Berarekin egon nahi dutenek txartela jaso beharko dute. Gaur da horretarako azken eguna. Txartela jasotzeko liburutegira jo behar da, 16.30etik 20.00etara.