- Aste honetako ETB3ko 3 Ene Kantak programaren protagonistak Mirandaolako burdinola, Mirandaolako Olentzero eta 1950eko hamarkadako eskola izango dira. Saio hau arratsaldero ematen dute, 20.00etan.

Aste honetan bertan, haurrek Mirandaolako Olentzero aurrez-aurre ikusteko aukera izango dute. 5.000 lagunek eman zuten izena berarekin egoteko, baina mugikortasun murrizketak direla eta, azaroko saioak bertan behera gelditu ziren. Lehen saioak igande honetan izango dira: segurtasun neurri guztiekin eta Legazpiko eta Legazpirekin mugakide diren herrietako haurrentzat bakarrik.