- Beasaingo Udalak berriz zabaldu du epea herritarrek zaborraren eta uraren tasen inguruko laguntzak eskatu ahal izateko. Hain zuzen, azaroaren 16tik abenduaren 5era egin ahalko dira tramite hauek eta Beasaingo Udaleko iGunean jaso eta aurkeztu beharko dira, aldez aurretik txanda hartuta astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara, 943 028 050 telefono zenbakira deituta.

Hasteko, 2019. urteari dagozkion ura eta zaborraren konzeptuan izandako gastua aurkeztu beharko da eta hainbat betebehar ere badaude; hala nola, Beasainen erroldatuta egotea eskaera egin baino sei hilabete lehenagotik. Etxebizitzan erroldatuta dauden pertsona guztien iazko diru sarrera guztiak kontuan hartuko dira laguntzak ematerako orduan, eta horren arabera egingo da banaketa: 12.600 euro arteko sarrerak dutenek ordainagiriko zenbateko osoa itzuli ahalko zaie.