- COVID-19 koronabirusak eragindako egoera larriaren ondorioz, lehendakariaren 2020ko azaroaren 6ko 38/2020 dekretuak dionaren arabera, kiroletako jarduera eta ekitaldiak ezin dira 21.00ak baino beranduago amaitu. Horren ondorioz eta ezarritako neurriak betez, Legazpiko Bikuña kiroldegian egiten diren jardueren ordutegia moldatu egin behar da eta jendearentzat 21.00etan itxi behar da. Legazpiko Udalak, herritarrek jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera mantendu dezaten, kiroldegiko irekiera ordua 9.00etatik 8.00etara aurrera-tzea erabaki du.