- Euskadiko Abere Ustiategien XX. Lehiaketan Mikel Elgarresta urretxuarra saritu dute. Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Neiker-Tecnaliak antolatzen dute. Elgarrestak Gipuzkoako haragitarako behi ustiategi onenari dagokion saria irabazi du. Urretxuar honek sari asko lortu ditu azken urteetan. Horietako batzuk Europa mailakoak.