Familientzako orientazio zerbitzua emateari utziko diote

Etxadiko profesionalei kontsultaren bat egin nahi dieten Urola Garaiko gurasoek aste honetan dute horretarako azken aukera

28.07.2020 | 00:16
Gurasoak eta haurrak, Zumarragako Zelai Arizti parkean. Argazkia: A.Z.

zumarraga – Etxadik bere ibilbide profesionala bukatutzat eman behar du eta, horrenbestez, Urola Garaiko familientzako orientazio zerbitzua bertan behera geldituko da.

Urola Garaia udal elkarteak 2005ean jarri zuen martxan familiak seme-alaben heziketa eta hazkun-tzako gaietan orientatzeko doako zerbitzua. Ordutik, eskualdeko familia askok kontsultak egin dituzte eta orientazioa jaso dute, Etxadiko profesionalen eskutik. Urola Garaia udal elkarteak eta Etxadik gurasoei zuzendutako hitzaldiak eta tailerrak ere antolatu dituzte.

Laster Etxadik bere ibilbide profesionala bukatutzat emango du. Horren ondorioz, hilaren 31n amaituko da familiei zuzendutako orientazio zerbitzu hau. Beraz, kontsultaren bat egin nahi duten gurasoek, data hori baino lehen jarri behar dira harremanetan Etxadirekin.

Kontsulta telefonoz egin nahi dutenek, 944 051 549 zenbakira deitu behar dute: asteartetan, 11.30etik 13.00etara eta 17.00etatik 18.30era.

Kontsulta posta elektronikoz ere egin daiteke. Horretarako, etxadi.org webgunera jo behar da eta Egin ezazu zure kontsulta ikonoaren gainean klik egin. Ondoren, Urola Garaiko mankomunitatea hautatu behar da. Kontsulta postaz egiteko Maximo Agirre 18 (bis), 5. solairua. 10. departamentua 48011 Bilbo helbidera ida-tzi behar da.

Urola Garaia udal elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Etxadi enpresako profesionalei urte hauetan guztietan egin duten lanagatik.

Etxadi familiekin, hezkuntzako eta gizarte zerbitzuetako profesionalekin lan egin duen talde profesionala da. Bere helburua prebentzioa sustatzea izan da, haurtzaro eta nerabezaroan zehar hazkuntza eta hezkuntza bermatzeko, eta gurasotasunaren oinarrizko irizpideak ezartzeko.