- Uztailean Legazpiko Udalak eta herriko elkarteek Uztakale programa antolatu ohi dute. Aurten ez da antolatu, baina ez da ekitaldirik faltako. Ikatza argazkilari elkarteak, urteroko moduan, emanaldi sorta egingo du. Saioak ostiraletan izango dira: 22.30ean, Azoka gunean. Bihar konfinamenduan ateratako argazkiak erakutsiko dituzte, hilaren 17an bidaietakoak eta 24an naturari buruzkoak. 17an Haztegi ikastolako jaiotzako argazkiak ere erakutsiko dituzte, jaiotza egiten dutenei omentzeko.

Beste elkarte batzuek ere ekitaldiak antolatu dituzte. Bihar, 20.00etan, Sustraiak taldeak emanaldi ibiltaria egingo du Kalotx taberna paretik abiatuta. Larunbatean bertso bazkaria egingo dute gaztetxean. 17an, 19.00etan, Ez da kasualitatea bertso musikatu emanaldia egingo dute Agirre Etxeberrin. 18an eta 22an kontzertuak egongo dira, gaztetxean eta Bikuña plazan. 31n txistulariek goiz eresia egingo dute.