Legazpi - Asteartean, 17.00etan, San Silbestre krosa egingo dute Legazpin. Hori dela eta, 17.00etatik 18.15era autoak Plazaola kaletik bakarrik sartu ahal izango dira Legazpira. Laubidetik herrira jaitsi nahi dutenek, Lanaren hiribidetik joan beharko dira. - A.Z.