- Furgobaratzak antolatuta, ongarriztaketari buruzko doako tailerrak izango dira gaur Azpeitiko baratze parkeetan. Otzakako saioa 17.00etan hasiko da eta Izarraizpekoa 18.15ean. Saioetan parte hartzera anima-tzen direnek (herritar guztiek dute aukera) zer ongarri eta horiek nola erabili landuko dute ikastaroetan. Gainera, hazi ekologikoen inguruko aholkularitza zerbitzua eskainiko da.