- Bederatzi jardunaldiren ondoren, Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketaren irabazleak gaur arratsaldean (17.00etatik aurrera) Azkoitiko Floreaga auzoko bolatokian jokatuko den final handian ezagutuko dira. Sailkapen guztiak erabakitzeke daude Azkoitiko tiraldia faltan.

Banakako sailkapen nagusian Asola Berri taldeko Iñaki Gojenola ageri da lehen postuan, Taldekako sailkapenean San Migel A taldea dago lider; eta Generokako sailkapenean San Migel A taldeko Aitziber Olaizola dago lehen postuan.

Azkoitiko finalaren ostean, bolariek Lehendakari Saria jokatuko dute hilaren 11n Soraluzen.