- Ekoetxeak intsektu bat identifikatzen duten ezaugarri nagusiak ezagutzeko tailerra antolatu du datorren iganderako. Ekintza 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzenduta dago eta parte hartzeko interesa dutenek gaur arte eman dezakete izena 943 812 448 telefono zenbakira deituta. Insektuak identifikatzen ikasteaz aparte, partehartzaileek intsektu bat sortuko dute tailerrean.