- Alonderoko kultur aretoak Loratuz Lotu Trans helduen elkarteko kideek eskainiko duten Trans gaia plazara hitzaldia hartuko du hilaren 12an (18.30ean hasita). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hitzaldi horretan “oinarrizko kontzeptuak edo Gurutzeta ospitaleko genero unitatearen funtzionamendua” izango dute hizpide. Herritar guztiak gonbidatuta daude.