- Sanagustin kulturguneak Azpeitiko Azketa ahots taldearen eta Errenteriako Karnaba otxotearen kontzertua hartuko du igande honetan (12.00etatik aurrera). Bertaratzen diren herritarrek gizon ahotsez osatutako doinuz gozatu ahal izango dute zuzeneko emanaldi horretan. Kontzerturako sarrera doanekoa izango da.