- Azpeitiko Udalak sei persona kontratatuko ditu "urtea bukatu bitartean", aldi baterako eta Lanbideren bidez.

Alde batetik, Udal brigadarako hiru peoi kontratatzeko deialdia abian dago jada (Ekobailara IX azpiproiektuaren baitan egingo dute lan) eta interesatuek hilaren 19rako eman dezakete izena Lanbiden. Lan eskaintzara aurkezteko Lanbiden izena emanda egon behar da eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzailea izan.

Bestetik, Udalak 35 urte baino gutxiagoko hiru langabetu kontratatuko ditu Formateu X-TIC azpiproiekturako. Lan-eskaintza horretarako izen-ematea azaroaren bukaeran abiatuko da.