- Azken egunotan festa giroan murgilduta egon ondoren, lasaotarrek gaur amaituko dituzte San Martin jaiak. Eguneko egitaraua abiatzeko txosna irekiko dute 19.30ean eta horren ondoren bi kontzerturekin gozatzeko parada egongo da auzoan. Hasteko Manitou taldearen emanaldia izango da 20.30ean eta ordubete beranduago Istilu taldearen txanda izango da.