- 2019ko martxoan herriko egoeraren diagnostikoa aurkeztu zuenetik lan egiten duen Azkoitia Lagunkoia proiektuaren talde eragileak herritar guztien partaidetzari irekitako bilera deitu du bihar arratsalderako.

Azaroko batzar irekia 18.00etan hasiko da Elkargunea eraikineko Zeharkako gelan eta bertaratzen diren herritarrek Azkoitia hobeago bat eraikitzeko egoki ikusten dituzten proposamenak egiteko aukera izango dute. Talde eragileak azkoitiar guztiak animatu nahi ditu hirigintza, ongizatea, garraioa eta bestelako arloei buruzko ekarpenak egitera.