- Pandemiak iaz eragindako etenaren ondoren, Raka Maraton kirol elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa hilaren 20an egingo da aurten.

Aurreko edizioetan bezala, hamar kilometroko proba izango da eta korrikalariek bi buelta eman beharko dizkiote herriko kaleetan zehar egokituko den bost kilometroko zirkuito bati.

Edonola ere, azararen 20an ospatuko den lasterketan parte hartzeko interesa duten guztiek dagoeneko eman dezakete izena herrikrosa.eus web gunean edota Elkargunean.

Lasterketa 16.30ean hasiko da Herriko Plazatik eta izena ematen dutenek 14.30etik 16.10era bitartean izango dute dortsala hartzeko aukera, plazan bertan.

Antolatzaileek jakinarazi dute "gehienez ere 302 lagunek" eman ahalko dutela izena proban. Azkoitian jokatu zen azken herri lasterketan 160 lagun inguruk parte hartu zuten eta aurten kopuru hori gainditzea espero da.