Azkoitia: Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak hilaren 29an joko du Matadeixen

25.10.2021 | 23:56

Azkoitia – Azkoitiko Matadeixek Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen kontzertua hartuko du datorren ostiralean (22.00etatik aurrera). Sarreren prezioa 7 eurokoa da eta bertaratzeko interesa dutenek kultur ekipamenduan bertan izango dute sarrerak erosteko aukera. Orain arte helbide elektroniko bidez egin behar zen sarreren erreserba baina oraingoan Matadeixen bertan salduko dituzte.

noticias de noticiasdegipuzkoa