- Tekno musika gustoko dutenek Azpeitiko Gaztetxeak hilaren 30erako antolatu duen Tekno Gauarekin dute hitzordua. Jaialdia 21.00etan hasiko da eta bertan Azkoitiko eta Azpeitiko DJ-ak (Alexander Loop, Josu_U, B2b, Enesound, Artetxe eta Munizzio) arituko dira musika jartzen. Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da.