- Aniztasun funtzionala duten pertsonen senideak askotan ez ulertuak, bakarrik edota galduta sentitzen direla jakitun, Marea Urdina elkarteak Gurasoen txokoa izango du datorren astetik aurrera Azpeitiko Sindikatu Zaharrean.

Gurasoen txokoa aniztasun funtzionala duten pertsonen gurasoek beste batzuekin solasteko espazioa izango da eta horretarako bilerak astelehenero egingo dira (9.30ean hasita).

Aurreneko hitzordua hilaren 25ean bertan izango da eta interesa dutenak saiora bertaratzera animatu dituzte.