- Llotja de Mar ituneko kide diren indar politikoek (Esquerra Republicana, EH Bildu, Junts, Mes per Mallorca, BNG, Cup eta Més per Menorca) egindako deialdiarekin bat eginez, "oligopolio elektrikoaren gehiegikeria salatzeko" ekitaldiak egingo dira bihar Azpeitian, Deskonektatu elektriketatik izenburupean.

Hasteko "itzalaldia eta kazola-jotzearekin lagundutako ekitaldi zaratatsua" izango da (22.00etan) Plazan Nagusian.

Horretaz gain, ekimenaren sustatzaileek etxean diren herritarrak gonbidatu nahi dituzte 22.00etatik 22.30era bitartean "argiak itzaltzera eta etxetik ere kazola-jotzean parte hartzera".