- Azken asteetan udako ordutegia izan ondoren, Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan lan egiten duten lagunek oporrak hartu dituzte. Hori dela eta, Sindikatu Zaharreko lehen solairuan kokatuta dagoen bulegoa itxita egongo da datozen asteetan, eta irailera arte ez du zerbitzurik eskainiko.