- Udalak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean uda honetarako antolatutako kultur egitarauak Arroagoian egingo du geldiunea datorren asteburuan.

Hasteko Esti eta Mikel Markezen kontzertua egongo da larunbatean (19.30ean) frontoian (izena eman behar da 646 142 596 telefono zenbakira whatsapp-a bidalita) eta horren ondoren pelikula baten emanaldia (22.30ean).

Igandean, meza (11.00), Zestoako Musika Bandaren kontzertua (12.30), Iago magoaren emanaldia (19.00) eta auzoko argazkilarien proiekzioa (22.30) izango dira eta astelehenean meza (11.00) eta herri kirolak (19.00etan plazan).

Hortaz aparte, Bertso Urtie egitasmoaren baitan prestatutako bertsolari gazteen saioa izango da datorren ostiralean (22.00etan) Zestoako gaztetxean. Bertan Haizea Arana, Oihana Arana, Julene Iturbe, Imanol Albizu, Aner Peritz eta Gorka Pagonabarra bertsolari gazteak arituko dira eta sarrera doanekoa izango da.