- Udalak gogorarazten du herriko kultur taldeek bihar arte eskatu dezaketela aurtengo dirulaguntza. Udalak 47.500 euroko partida bideratuko du kultur taldeen ohiko jarduna laguntzeko eta eskaerak presentzialki udaletxean bertan aurkez daitezke, Herritarren Arreta Zerbitzuan sarrera emanda, edo elektronikoki, sinadura digitalaren bidez. Jasotzen den dirulaguntza justifikatzeko epea 2022ko urtarrilaren 31n bukatuko da.