- Azpeitiko Biele ingenieritza enpresak Zilarrezko Bikain ziurtagiria jasoko du aurten, beti ere, lan munduan euskararen normalizazioa bultzatzeko azken urteotan egiten ari den lana aitortzeko.

Ziurtagiria jasoko dutela jakin berritan, Udaleko ordezkaritza bat egun 235 langile dituen Biele enpresaren instalakuntzetara bisita egin zuen aurreko astean "zorionak eman eta lan munduan eta industrian ere euskaraz egiteko hartutako konpromisoa eskertzeko".

Txomin Andonegi, Bieleko gerenteak, esan duenez, "euskara naturaltasunez erabiltzen dugu lanean, baina ziurtagiria lortzea jende askoren lanari errekonozimendua da".