- Drogen kontsumoaren arriskuez herritarrak kon-tzientziatzeko kanpaina abiatu du Udalak. Hala, larunbat honetan eta uztailaren 24an hezitzaile talde bat ibiliko da taberna eta jatetxeetan (20.00etatik 22.00etara) modu zuzenean eskuorriak banatzen eta informazioa partekatzen, beti ere, "aisiaz gozatzea substantzien kontsumoarekin lo-tzeak dakartzan kalteen inguruan kontzientziatzeko". Halaber, hezi-tzaileek pandemia egoeran kontuan hartu beharreko prebentzio neurriak azaltzeko eta indarkeria matxistaren kontra sentsibiliza-tzeko lana egingo dute.