- Lanak aurkezteko epea amaituta, Azpeitiko Udalak azaroan herrian ospatuko diren XXXIX. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara aurkeztutako 23 obrak ikusgai jarri ditu Foruen Ibilbideako aretoan.

Arte eta Diseinu Zentroko laguntzarekin prestatutako erakusketa hori hilaren 17ra arte egongo da ikusgai eta bertara-tzen diren herritarrek Topaketak iragarriko dituen kartela aukeratzeko botoa emateko aukera izango dute.

Astelehenetik ostiralera bitartean erakusketa 18.00etatik 20.00etara bisitatu daiteke eta larunbatetan eta igandeetan 12.00etatik 14.00etara.