- Ekoetxeak 5-11 urte bitarteko umeei zuzendutako Kamishibai: Maiterki eta klima-aldaketa familia-tailerra antolatu du iganderako (12.00etan). Iñaki Martiarenak klima-aldaketaren aurrean zer egin dezakegun ikasteko Kamishibai motako ipuin bat irakurriko du eta ondoren, idazketa eta marrazketa tailerra egingo da. Partaidetza doanekoa da eta izena gaur arte eman daiteke Ekoetxean (943 812 448).