- Orkatz kultur elkarteak zaletu guztien partaidetzari irekitako Pala txapelketa mistoa antolatu du eta parte hartzeko interesatuek hilaren 9ra arte eman dezakete izena Orkatzen bertan edo orkatzke@gmail.com helbidera mezua idatzita.

Lagun arteko lehia maiatzaren 11n hasiko da eta bikote onenek ekainaren 19an jokatuko dute finala. Irabazleek txapel bana jasoko dute eta antolatzaileek Kultur Bono bat zozkatuko dute parte-hartzaile guztien artean.

Sariak finalaren egunean Sanagustin kulturgunean egingo den bazkarian banatuko dira.