- Gipuzkoako Ertzain-tzaren eta Urola Kostako Ertzain-Etxeko buruek Udal ordezkariekin elkartu dira aste honetan, 2020an Azkoitian izan ziren delitu ekin-tzen inguruko balantzea aurkeztu eta azterketa egiteko. Udaletik jakinarazi dutenez, bilera horretan "agenteek delitu eta krimenen estatistikak aurkeztu zituzten eta prebentzioarekin eta plangintzarekin loturiko gaiak jorratu zituzten". Aurkeztutako datuei eutsiz, "azken urteetan delituak orokorrean jaitsi egin dira baina iruzurrak, batez ere Internet bidezkoak, igoera esanguratsua izan dute".