- Hilaren 24rako antolatuta eta iragarrita zegoen arren, Udalaren Kultura sailak jakinarazi du Jon Plazaolaren Irabazi antzezlanaren emanaldia maiatzaren 15era atzeratu dela. Udaletik azaldu dutenez, "azken orduko agenda arazoak tarteko, data aldatu behar izan da eta azkenean antzezlanaren emanaldia maiatzaren 15ean izango da Baztartxo antzokian, 19.00etan, hain zuzen ere".