- Azpeitiko Soreasu antzokiak Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen eta naturarekin lotutako filmak eskaintzen dituen G-Naturaldia zine zikloaren bi emanaldi hartuko ditu gaur eta hilaren 21ean (19.00etan). Emanaldiak doanekoak dira baina bertaratzeko interesa duten herritarrek gonbidapena eskuratu behar dute kulturaz.eus web gunean.

Edonola ere, pertsonok naturarekin ditugun harremanetan sakontzeko bultzatutako G-Naturaldia zikloaren gaurko saioan "mendiekiko obsesioaren esplorazio ikusgarria" islatzen duen Mountain pelikula ikusi ahalko da. Apirilaren 21ean, berriz, Dehesa filma izango da ikusgai.