- Pandemia garaian jaio berri den Ur musika taldeak Baleak izeneko bere lehen diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du datorren larunbatean (19.00etan) Baztartxo antzokian eta bertaratzeko interesa dutenek dagoeneko eros ditzakete sarrerak entradium.com atarian. Taldeak funky, soul eta rock estiloak lantzen ditu "ikutu elektronikoekin" eta Azkoitian bizi den Urtzi Azkue bizkaitarra (abeslaria), André Cantó e Mello brasildarra (baxu-jotzailea) eta David Gorospe zarauztarra (bateria-jo-tzailea) osatzen dute.