- LABek Urola Kostako delegatuen batzarra egin du aste honetan eta bertan bildutakoek sindikatuaren lan ildoen gaineko eztabaida eta aurrera begirako lan ildoez aritzeaz gain, maia-tzak 1 egun esanguratsuaren gaia jorratu zuten.

Hori dela eta, LABek jakinarazi du aurtengo maiatzaren 1eko aldarrikapenetarako bailarako mobilizazioa Azpeitian egingo duela, 12.00etan: "aurreko urtean Urola Kostan bi kotxe karabana antolatuz irten ginen kalera. Aurtengoan, ordea, segurtasun neurriak mantenduz, kalea hartzeko bidea egingo dugu", aurreratu dute sindikatutik.