- Azpeitiko Udalak lehiaketa oposizio bidez udaltzainburu postua betetzeko deialdi publikoa abian jarri berri du. Eskaerak Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo 15 egunetan aurkeztu beharko dira Herritarren Arreta Zerbitzuan edo online.

Udaltzainburuaren posturako hautagaiek hainbat baldintza bete behar dituzte: "Azpeitiko Udaleko edo beste edozein administraziotako karrerako funtzionario izaera polizialeko ikuskapeneko edo, indarrean dagoen araudiaren arabera, baliokidetzat aitortutako eskalari dagokion kategoriarekin; zerbitzu aktiboko, zerbitzu berezietako, seme-alabak zaintzeko eszedentziako edo Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 86. artikuluan aurrez ikusitako eszedentziako egoeran egotea; lanpostuaren eginkizunak normaltasunez betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo dibertsitate funtzionalik ez izatea; euskarako 3. hizkuntza eskakizuna izatea eta B gidabaimena izatea".