- Udalak herriaren garapen sozial, kultural eta ekonomikorako udal politika aztertu, eztabaidatu eta adosteko Zestoa 2030 prozesua abiatu zuen joan den urteko azaroan Siadeco ikerketa taldearen eskutik eta dagoeneko amaitutzat eman du egoeraren diagnostikoa egiteko garatu den prozesuaren aurreneko fasea.

Udala pozik agertu da lehen fasean izandako partaidetzarekin. Izan ere, 250 herritar baino gehiagok hartu du parte Herri plangin-tza osatzeko galdetegian. Orain Zestoak bere garapenerako zein aukera estrategiko dituen azter-tzeko faseari ekingo diote.