Mikel Gurrutxagak irabazi du Lagun Onak futbol taldeko zozketa

12.01.2021 | 00:42

Azpeitia – Lagun Onak futbol taldeak Gabonetako zozketa handia egin du eta Mikel Gurrutxaga taldekidea izan da sariduna. Irabazleak dagoeneko jaso du saria (2.000 euroko balioa duten produktuz osatutako otarra eta 1.500 euro dirutan), Iñigo Arregi klubeko presidentearen eskutik. Bestalde, 19.570 zenbakia izan da Azpeitia Cup 2020ren zozketan saritutakoa.