Euskal presoen aldeko manifestaziora joateko deia egin dute

08.01.2021 | 00:22

Azpeitia – Udaletxean bilera ospatu ondoren, Gotzon Aranburu eta Josu Urbieta presoen senideek eta Udal Gobernuko kideek herritarrak animatu dituzte bihar "presoen giza eskubideak bete-tzeko eskatuz" Azpeitian egingo den manifestazioan parte har-tzeko. Sarek antolatuta, manifestazioa 17.30ean hasiko da Enparantza Nagusitik eta erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu.